Ipuina

Korri, punpa, ttak. Iragana, oraina, etorkizuna. Juan Kruz Igerabidek Kilometroak 20 jaiaren leloaren eta logoaren aurkezpenean kontatu zigun ipuin musikatua duzue hauxe.

Ikastolako komunitatea osatzen dugun kideok pintxo-tertulia bat egin genuen logoa eta leloa pentsatzen hasteko, eta han aipatutako ideiak, gure jaiaren ildo nagusiak eta logoa eta leloa bera hartuta, Juan Kruz Igerabiderekin elkartu ginen, eta eskatu ipuin bat sor zezan jaiaren bidez zabaldu nahi dugun mezua islatuko zuena.

Eta hauxe duzue emaitza. Seguru gaude guri bezainbeste edo gehiago gustatuko zaizuela.