KMK egunerako gida praktikoa

   KMK egunerako gida praktikoa (pdf)   

  • GARRAIO PUBLIKOA
    • Ahal izanez gero, saiatu garraio publikoa erabiliz etortzen Zarautzera.
    • Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du egun osoan. Honakoa izango da trenen ordutegia:
      • San Pelaiotik Donostiarantz:
        • 08:09/09:18/10:18/11:18/12:18/13:18/14:18/15:18/15:38/15:58/16:18/16:38/16:58/17:18/17:38/17:58/18:18/18:28/18:38/18:58/19:18/19:28/19:38/19:58/20:18/20:38/20:49/21:09/21:49/22:09/22:39.
      • San Pelaiotik Eibarrerantz:
        • 07:19/08:19/09:13/10:13/11:13/12:13/13:13/14:13/15:13/16:13/17:13/18:13/19:13/20:13/21:19/azkena 22:19ean Zumaiaraino.
      • Zarautz herritik Donostiarantz:
        • 08:08/09:14/10:14/11:14/12:14/13:14/14:14/15:14/16:14/17:14/18:14/19:14/20:14/21:08/21:47/22:08/22:38.
      • Zarautz herritik Eibarrerantz:
        • 07:20/08:20/09:20/10:20/11:20/12:20/13:20/14:20/15:20/15:51/16:20/16:51/17:20/17:51/18:20/18:51/19:20/19:51/20:20/20:51/21:20/azkena 22:20ean Zumaiaraino).
    • Donostiatik datorren trenak San Pelaioko geltokian geldiunea egingo du eta berriz ere Donostiara itzuliko da. Beraz, Donostiatik etortzen direnek, San Pelaio geltokian jaitsi behar dute, eta Donostiara itzultzeko geltoki berean hartu behar dute trena.
    • Bilbotik datorren trenak herriguneko geltokian geldiunea egingo du eta berriz ere Bilborako norabidea hartuko du. Beraz, tren hau hartu behar dutenek herriguneko geltokian jaitsi behar dute, eta itzuleran ere geltoki berean hartu behar dute itzulerako trena.
    • Lurraldebuseko autobusei dagokienez, Urola Kostako autobus zerbitzuak ohiko geldialdiak egingo ditu Zarautzen.
    • San Pelaioko biribilgunean dagoen autobus geltokiaren kokagunea aldatu egingo da (suhiltzaileen ondokoa), eta AP8aren irteerako biribilgunean dagoen tren azpiko pasagunean kokatuko da geltokia.
  • APARKALEKUAK
    • Bost aparkaleku prestatuko dira eta horietara bideratuko dira autoak, autobusak edo bizikletak, Zarautzera iritsi ahala.
    • Bizikletentzako eta autobusentzako berariaz prestatutako aparkalekuak izango dira.
    • Autoak: AP8tik datozenak Maxi Eroski eta inguruan dagoen industriagunean dauden aparkalekuetara bideratuko dira. Hau betetzen bada, Salberdineko aparkalekua erabiliko da.
    • Meagaseko errepidetik eta Getariatik datozen autoak, berriz, Abendaño industriagunera bideratuko dira.
    • Autobusak Astiko aparkalekura bideratuko dira.
    • Autokarabanak Abendañoko aparkalekura bideratuko dira.
    • Bezperan etortzeko eta Zarautzen gaua pasatzeko asmoa duten furgonetek eta autokarabanek Abendañoko aparkalekua erabili ahal izango dute. Doan.
    • Hemen ikus daiteke aparkaleku bakoitza non dagoen: https://labur.eus/zirkuitoa-P

  • ANIZTASUN FUNTZIONALA
    • Aniztasun funtzionala duten herritarrek Ikastola ondoan dagoen aparkalekua erabili dezakete (Eguzki Izarra edo Garden izenez ezagutzen da).
    • Bestetik, Mollarrin kokatuko den HURA gunera igotzeko, doako garraio zerbitzua izango da, Ikastolako gunetik, 14:30etik 19:30era.

  • TRAFIKOA
    • Urriaren 5eko 20:00etatik urriaren 6ko 23:00etara Zarauzko hainbat kale trafikoarentzat itxita egongo dira. Honakoak, zehazki:
      • LAPURDI kalea: Maria Etxetxiki kaletik Mateo Mujika kaleraino.
      • GIPUZKOA kalea: Nafarroa kaletik Zinkunegi kaleraino.
      • KORTAZAR kalea: osorik.
      • MINTEGI kalea: osorik.

  • PUNTU MOREAK
    • Ibilbideko hiru guneetan PUNTU MOREAK egongo dira.
    • Boteretzeko, informazioa partekatzeko eta eraso sexistei erantzuteko prestatu diren guneak dira.
    • Gune bakoitzean erasoen aurreko babesa, ligatzeko praktika egokien dekalogoa, txapak, kamisetak eta kondoiak izango dira eskuragai, besteak beste.

  • INGURUMENA
    • Hondakinak gaika sailkatzeko edukiontziak egongo dira ibilbidean zein hiru guneetan.
    • Salbatore Mitxelena ikastolako ikasleak eta dozenaka boluntario hondakinak jasotzen ariko dira egun osoan zehar ibilbidean eta hiru guneetan.
    • Hala ere, erabili hondakinak sailkatzeko edukiontziak, mesedez. Saiatu hondakinik ez sortzen, eta sortuz gero erabili hondakinak sailkatzeko edukiontziak. Saiatu ingurua garbi uzten.
    • Debekatu egingo da zirkuituan beira sartzea.

  • ELIKADURA
    • Ibilbideko hiru guneetan egongo da otorduak egiteko aukera: 
      • Txosnetan, makarroiak zerbitzatuko dira: 3€. Kortazarren eta Mollarrin, baita albondigak ere: 5€.
      • Antoniano Kirol Elkartean jangela prestatuko da, Lumagorriren laguntzarekin. 
      • Helduen menua: 15€. Haurren menua: 8€.
      • Ikastolan, sagardotegiko menua izango da, Izeta sagardotegiaren laguntzarekin: 35€.

  • EGITARAUA
    • Hauxe da urriaren 6rako osatu dugun egitarau oparoa!
      Bertan izango dira, besteak beste: Skasti, TikTara, Joseba Irazoki, Sonakay, Bad Sound, Aiama eta Aneguria, McOnak, Pottors ta Klito, Sara Zozaya... eta beste hainbat! 
      Hemen bakoitzaren ordutegia eta kokalekua: https://labur.eus/egitaraua-kmk19

  • KOMUNIKAZIOA
    • kilometroak.eus webguneak egunean zehar edizio jarraitua izango du, albiste, argazki, bideo eta gainerakoekin.
    • Kilometroen twitter, instagram eta facebook kontuetan ere jarraipen berezia izango du egunak.
    • #kmk19 izango da sare sozialetan argazkiak, bideoak eta txioak partekatzeko traola.
    • Zarauzko Arraio Irratiak egun osoan zehar saio monografikoa egingo du, eta ibilbidean zehar banatutako megafoniatik entzun ahal izango da.

  • ZIRKUITUA
    • Debekatu egingo da zirkuituan alkohola eta beira sartzea.
    • Aurtengoa izango da ibilbidea egiteko aukera emango duen azken Kilometroak eguna. Gozatu ibilbideaz, beraz!

  • OHARRA HERRITARRENTZAT
    • N634 errepidea itxita egongo da. Igandean autoa ez erabiltzeko eskaera egiten diegu herritarrei, behar-beharrezkoa den kasuetan izan ezean. 
    • Zarautzen gerta daitezkeen larrialdi egoera guztietan, herritarrek 112 zenbakira deitu behar dute. Ohiko larrialdiak kudeatzen dituzten hainbat zerbitzutako ordezkariak (suhiltzaileak, 112, udaltzaingoa...) Ikastolan kokatuko den koordinazio gunean egongo dira.