ENPRESEN LASTERKETAN ERE KORRI, PUNPA, TTAK!

Lilatoia lasterketan bizi izandako esperientzia bikainaren ondoren, beste erronka bat dugu orain eskuartean: Enpresen lasterketa!

Enpresen lasterketaren XIII. edizioa da aurtengoa, maiatzaren 17an izango da (10:00etan hasita), Donostian, eta 8,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko da, Alderdi Ederren hasi, hiriko hiru hondartzak igaro eta berriz ere Alderdi Ederren amaituz. Zubimusu Ikastolatik bertan parte hartzeko deia egin diete bertako langileei eta gurasoei, guztion artean Kilometroak jaia zein ikastolaren izena han eta hemen zabaldu eta elkarrekin Korri, Punpa, Ttak! egiteko.

Lasterketan parte hartzeko lau lagunez osatutako taldeak egin behar dira: emakumeenak, gizonenak edota mistoak. Izena emateko gerturatu, deitu edo bidali mezu bat idazkaritzara maiatzaren 5a baino lehen. Animatu eta eman izena!