KMK IBILTARIA

Gure logoa sare sozialetan are gehiago zabaldu nahi dugunez, bi proposamen luzatu nahi dizkizuegu. Lehendabizikoa, zaudeten tokian zaudetela, argazki bat ateratzean datza, kilometroetako arropak edota osagarriak soinean dituzuela.

Bigarrena, berriz, “Korri, punpa, ttak” esanez bideo bat grabatzean datza, pilota jaurtitzen ariko bazinete bezala.

Argazkiak zein bideoak kilometroak@ikastola.eus helbidera bidal ditzakezue, edo sare sozialetan partekatu #KMKIbiltaria eta #KorriPunpaTtak hastag-ak erabilita eta @kilometroak aipatuta. Gogoan izan argazkiak zein bideoak horizontalean ateratzea komeni dela.

Beraz, Gabon hauetan, zabal ditzagun hegalak, Pauxak bezala. Eta gauden tokian gaudela ere, jaurti dezagun pilota han eta hemen, batean eta bestean, Euskal Herrian zein munduko edozein txokotan.