Kilometroak 19ko erronkan izena emateko epea ireki da

Urriaren 6an ospatuko da aurtengo Kilometroak, Zarautzen. ‘Ni, Hi, Hura... ikastola mundura’ lelopean, milaka euskaltzale batzeko hitzordua izango da. Urtero legez, gazteentzako propio sortutako ekimena ere martxan da: erronka.

Parte-hartzaileek talde lanean froga dibertigarriak, sorpresaz eta ezustez betetakoak igaro beharko dituzte. Lantalde bat buru belarri ari da erronkarako frogak prestatzen.

Aurten diseinatu dugun erronka ezagutzeko sartu hemen: https://www.erronka.eus/kmk/bideoak.

Bestetik, gogoan izan bideo lehiaketa ere martxan dela, eta sari bikainak dituela.