Kilometroak, eskuizkribuetatik 4.0-ra

Eskuz idatzitako oharretatik, klik eginez aurrera atera diren kilometroetaraino, egundoko auzolana oinarri izan duen historia jasotzen duen erakusketa zabalik dago Zarauzko merkatu azokan, igandera arte.

Kilometroek 1977an hasi zuten bidea, Beasainen. Geroztik, Euskal Herriko ikastolak doitzeko eta iraunarazteko jai garrantzitsuak izan dira.

Gipuzkoan kilometroen 43. jaia antolatzera goaz Zarautzen. Bilakaera itzela izan dute, ordea. Kilometroetako edizio bakoitzeko panel bat dago. Bertan jasotzen da 1977tik aurrera, urtez urte, urte bakoitzean non egin den kilometroak, zein izan zen leloa, esku-orriak, afixak, eguneko argazkiak, hemeroteka eta beste. Azken 43 urteetako bilakaera itzela eta ikastolen jatorriaren nondik norakoak aletzeko bisita zinez interesgarria da.