Etxeko sukaldean ondua

Zarauzko Kilometroen leloa aukeratzeko prozesuak parte-hartzailea izan behar zuela hobetsi zen hasiera-hasieratik.

Deialdi ireki bat egin zen ikastolako komunitatea osatzen duten gurasoentzat, ikasleentzat eta langileentzat. Batzar ireki hura oso giro onean joan zen, eta dozenaka proposamen jaso ziren, bai han, bai bestela ere ikastolara helarazi ziren mezuetan.

'Ni, hi, hura... ikastola mundura!" izan zen bozkatuena. Galparsoro / Roteta sendiak pentsatu zuen lelo hori. Beraiek kontatu digute nola atera zen, bideoan.