Auzolanaren uzta, mimoz betetako denda egonkor eta ibiltaria

Pareta biluzi, adreilu eta hormigoiez jositakoa, denda argitsu eta dotore bihurtu dute gurasoek eta kilometroetako kideek, elkarlanean. Zarauzko Salegi kalean, herriaren erdigunean ireki dena ikusi besterik ez dago. Lan eskerga egin dute, eta bidea hasi du, arrakastatsu. Eskaintza oparoa eta berritzailea topatuko du bertaratzen denak.

Denda astelehenetik larunbatera goiz eta arratsalde irekita dago, eta aldiro arropa berriak eskainiko ditu, sasoian sasoikoak.

Denda ibiltaria ere hasi da martxan. Egon da Muxika, Ormaiztegi, Errezil eta Orion. Laster zeharkatuko ditu Euskal Herriko festagune, herri eta auzo ugari. Festa non, Kilometroen denda han. Auzolana eta festa uztartuz, ni, hi, hura... ikastola mundura!